Kaixo! Ni Aritz naiz eta nolakoa naizen kontatuko dizuet.
2001eko uztailaren 16an jaio nintzen, beraz, 11 urte ditut. Barakaldotarra naiz.
Ez naiz oso altua, baxua naiz, nire aurpegia ez da handia eta ez da txikia, normala da. Begiak marroiak dira, sudurra txikia da, ahoa normala da eta nire ilea beltza da.
Oso ume alaia eta berritsua naiz, batzuetan ausarta naiz, baina ez beti.
Niri kirol arropa asko gustatzen zait, adibidez, Athletic-ko kamiseta, Adiddas-ko prakak, plaierak...
Nire zaletasunak hauek dira: futbolean jolastea, lagunekin egotea eta liburuak irakurtzea.