Nire ikastolan Kultur-astea ospatzen dugu. Maiatzaren 27an hasten da eta 31n amaitzen da. Astelehenetik ostiralera.
- Astelehenean goizez, ume txikiak jolastuko dira globoekin eta txontxogiloak ikusiko dituzte. Arratsaldean, Josebarekin "Kroma" egingo dugu eta 1. ziklokoek "Euskara piztuz" egingo dute.
- Asteartean goizean, 2. eta 3. ziklokoentzat "Hilton Hoteleko Misterioa" antzeztuko dute. Gero "Belaundi jolasean" ibiliko gara. Arratsaldean, 3. ziklokoentzat bertsolariak izango dira.
- Asteazkenean, txikiek emanaldia egingo dute haientzat. Patio eta gero 1. eta 2. ziklokoentzat "Nolakoak garen"antzezlana egingo dute.
- Ostiralean goizean, txalaparta, tailerra, "Euskaraz piztuz" eta "Arrain ausarta" antzezlana edukiko ditugu, eta arratsaldean "Dantza Dance". Ikastolako guztiek dantzatzen dugu.
Oso ondo pasatuko dugu.